Mitologia.
Harri, errekarri eta fosil jakin batzuk herri batzuetan objektu sakratu edota pertsonaia mitikoekin erlazionatzen dira. Arabako eta Nafarroako lurralde kretazikoetan Mikraster cor anguinum motako fosilak ugari ikusten dira. Andoainen fosil horiez Santiagok moroen aurkako gudetan erabilitako jaurtigaiak zirela esaten zen; Garaion judutarrek Jesukristoren aurka jaurtitzen dituzten harri bezala aintzat hartzen zituzten; Trespuentesen, Diccionario Geográfico-Histórico de España, II Lib., Madril, 1802, arabera, zinginarri bezala erabiltzen ziren. Aginagako (Nafarroa) mendi baten kokatutako Hirutasunaren baselizara doan bidean, erromesak Rhynchonella decorata fosilak hartzen dituzte, oinaztarrien aurkako bertuteak ematen baitizkie.
Iza Bailarako (Nafarroa) biztanleek, Arkaitzetik (Oskiako haitza) igarotzean harribil bat hartu eta berarekin haitzean, sorginak uxatzeko, gurutze bat egiteko ohitura dute.