Abeslariak

Erentxun, Mikel

Duncan Dhu taldearen erdia osatu zuen musikaria, erdia arrakastatsuagoa, eta zehatz esateko, komertzialagoa ere bai. Bere ibilbidea Diego Vasallorekin uztartuz, talde arrakastatsuari zor dion bakarkako ibilbideari ekin dio donostiarrak, eta, estilistikoki, ez du ia alderik. Bere diskoek merkatuan izan dituzten salmenta handiek bere profesionaltasuna eta kalitatea bermatzen dute, bai konposizio lanetan eta baita interpretazioan ere.

Diskografia: Naufragios (DRO, 1992), El abrazo del erizo (DRO, 1995), Acróbatas (DRO, 1998) eta Te dejas ver (DRO, 2000).