Aitzol, J. de Urkina.
Idazlea, kazetaria eta gipuzkoar sustatzailea, Tolosan 1896an jaioa. Hernanin, 1936ko urriaren 17an zendu zen.
Apaiz ikasketak Gasteiz eta Comillaseko seminarioetan egin zituen, 1922an Gasteizen ordenatu eta hasieran behintzat 1929ko Bartzelonako misio-erakusketaren antolaketa bezalako misio-zereginetan batik bat arituz. Geroztik herrialdearekiko bere dedikazioa handia izan zena, abiatu zituen hainbat ekimen ugarik, egunkarietan eta aldizkarietan sakabanatutako artikuluek, bere arerio politikoekin izan zituen eztabaidak, folklorea zuzenean bildu izanak, eta abarrek ematen digu. 1930ean sortu berria zen Euskaltzaleak bazkunaren zuzendaritza beregain hartzen du; ordurako euskal berpizkundean bete betean sartuta dago eta langileen mugimenduak erakartzen du, hats demo-kristauaren adorea ematen saiatu. 1931an Donostian La muerte del euskera o profetas de mal agüero argitaratzen du eta El Día egunkariaren sorreran era zuzenean parte hartzen du. Yakintza aldizkaria -bere aleak 1936ko ekainera arte argitaratuko dira- Aitzolek sortu zuen 1933an. Aitzolen pentsaeraren lanik esanguratsuenetariko bat, La democracia en Euzkadi, 1935ean argitaratzen da: Ariztimuñok demokrazia foru erakundeek araututako demokrazia ordezkatzaile bezala ulertzen du. 1936an Bellocen (Lapurdi) babesten da; Bilbora "Galerna" itsasontzian urriaren 15ean itzultzean Ondarretako donostiar espetxera atxilotuta daramate eta bi egun geroago Hernaniko hilerriaren hormetan fusilatu egin zuten.
Eusko Jaurlaritzak argitaratutako Bidegileak bilduman informazio gehiago eskura dezakezu Jose Ariztimuño, Aitzoli buruz.