Futbolaria. Ezkerreko erdia. Irunen jaio zen 1896ko apirilaren 14an. Irungo Real Unionen aritu da, eta talde horrekin izan da txapeldun 1918an eta 1924an; hiru aldiz izan da nazioarteko txapeldun, Danimarkaren, Belgikaren eta Holandaren aurka, hurrenez hurren. Anbereseko Olinpiadan parte hartu zuen zilarrezko domina lortuz. Lyonen hil zen 1939an. Erref. José Manuel Hernádez Perpiñá: "Anberesetik 1920tik Mexikora 1970".