Euskal jatorriko jeneral karlista, XIX. mendekoa. Lehen karlistadan bikain aritu zen, koronel lana, San Fernandoren bi gurutze eta Getariako erasoan ordena bereko beste bat lortu zituelarik. Bergarako Hitzarmenaren ondoren (1839) Mexikorantz abiatu zen eta ez zen penintsulara itzuli karlistada berria hasi arte. 1874ko azaroan Gipuzkoako komandante jeneral izendatu zuten, eta kargu horretan arrakasta handiak lortu zituen Oria ibaian. Gerraren azken egunetan boluntario karlista ohi batzuek hil zuten.