Euskarazko idazlea, Hernanin (Gipuzkoa) 1948ko urriaren 30ean jaioa.
Oso gazterik hasi zen eskratzen, Zeruko Argia aldizkariko "Gazte naiz" sailean. Bi poema liburu argitaratu ditu: Txipiroiren bat edo beste (Ustela bilduma, Hordago) eta Mugarrien garraioan (Susa, 1986). 1990ean Txinan girotutako Ilargia putzuan ageri eleberria argitaratu zuen. Izan ere, egileak denboraldi luzea egin berri zuen herrialde hartan. Gainera, VIII. mendeko hiru idazle txinatarren poemak euskaratu ditu: Li Bai, Du Fu eta Wang Wei.
1981etik aurrera helduentzako euskara irakasle lanetan aritu zen HABE institutuan, Eusko Jaurlaritzaren erakunde autonomoan. Erakunde horrek eskolak emateari utzi zionean, 1990 inguruan, Egiguren Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan euskararen normalizazioaren arloan hasi zen lanean.
2002. urtean, Susa argitaletxeak, XX. mendeko poesia kaierak bildumaren barruan, autore horren antologia poetikoa argitaratu zuen, eta Koldo Izagirrek hitzaurrean zioenez, "Rafa Egigurenen lan poetikoak eguneroko bizitzaz hitz egiten du eguneroko hitzekin". Beste ezaugarri bat bere "zentzu ludikoa, keinu moduko batera eramaten gaituena" da.
2007an Chevrolet tropikala izeneko lana argitaratu zuen Susak, eta 2011n Pamiela argitaletxeak Gauza guztiak.
Baietz!
Akabatu zirenerrege magoenikatz gozoak.Izpiritu santuarenhegaletan jarritapantera arrosa baletor...ukabila lekarkegoratik.
Troiako zaldiarensabelean gordetegi arrosabaletor...sua lekarkeikastoletako haurrentzat.
<p class="lit_pie"Txipiroiren bat edo beste, Susa, 1981