Arrauna

AMIANO CALVO, Faustino

1944ko otsailaren 15ean Donostian jaiotako arraunlari gipuzkoarra. Bere hastapenak Ur-Kirolak ("Urki") klubean izan ziren 1958an, hurrengo urtean Espainiako txapeldun izan zelarik "bian" eta "lauan", urte berean Europako txapelketetan parte hartuz. Erromako Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen, 1960. urtean, zehazki, Ur-Kirolak klubaren ordezkaria zen lemazainarekin (garai haietan ez zen estatu mailako selekziorik osatzen). 1967an amaitu zuen bere ibilbidea, "Urki" ko elastikoa defendatuz, Estatuko hiru titulu lortuz.

Luis Mari ZULAIKA ISASTI