1937ko irailaren 19an Donostian jaiotako arraunlari gipuzkoarra. "Marinel" deitzen zioten, arraunean hasi zenean soldadutza betetzen zuelako eta entrenamenduetara uniformearekin joaten zelako. 1958an hasi zen, beti "Ur-Kirolak" klubarekin arraunean, eta Estatuko sei titulu lortu zituen. 1960ko Erromako Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen, "Ur-Kirolak" Espainiako arraunaren ordezkari gisa joan baitzen olinpiada honetara. 1965ean utzi zuen kirola.
Luis Mari Zulaika (2007)