Pilota

ALCORTA HERMOSO, Ignacio María

1906ko abenduaren 13an Tolosan jaiotako futbolaria. 'Cholin' ezizenez ezaguna. Aurrelaria. 27 / 28 denboraldian iritsi zen Realera, eta 39 / 40ra arte defendatu zuen elastiko txuri-urdina. Guztira 206 partida ofizial jokatu zituen Realarekin eta 136 gol sartu zituen. 1940an Granada CFk fitxatu zuen, Espainiako Bigarren Mailako beste talde batek. Granadarekin batera, historian lehen aldiz Lehen Mailara igo zen talde hori 1941ean, eta lehen denboraldia jokatu zuen maila gorenean. 1941eko irailaren 28an Vigoko Celtaren aurka Lehen Mailan debuta egin zuen Granadako hamaikako historikoan parte hartu zuen. Internazional absolutua behin Espainiako selekzioarekin. 1928ko ekainaren 4an izan zen, Amsterdamen, Italiaren aurrean. Espainiako selekzioak 7-1 galdu zuen. Botak eskegi ostean Alaves, Granada eta Jaen entrenatu zituen. 2003an hil zen Granadan, 96 urte zituela.

Eneko De la Cuesta Olaizola (2007)