Pilota

BERRAONDO ALBERDI, Aritz

1976ko uztailaren 4an Antzuolan jaiotako pilotari gipuzkoarra. Aurrelaria. Aspe enpresakoa da, eta 1998ko abenduaren 25ean egin zuen debuta, Eibarko Astelena pilotalekuan. Bere joko posizioa aurrelariarena izan zen. Bere palmaresa honako tituluek osatzen dute: 1996an 22 urtez azpiko munduko txapelduna, 1998an banakako munduko txapelduna eta 2001ean 2. mailako buruz buruko txapelduna. 2003ko Bigarren Mailako buruz buruko txapeldunordea.2005eko

urtarrilean beste urtebeterako berritu zuen kontratua Asperekin.

Artxiboa AUÑAMENDI