Merkatariak

Berazadi Urbe, Angel

Zarautzen jaiotako enpresari gipuzkoarra. Elgoibarko Sigma Estarta y Ecenarroren gerentea, aitaginarreba hil zitzaionetik, enpresaren sortzailea. EAJren jarraitzailea, Donostiako Yeyette etxean bizi zen.

ETAko Bereziak taldeak bahitu zuen 1976ko martxoaren 18an, Elgoibarren, eta hil egin zuten, 22 eguneko bahiketaren ostean; Azkoitia eta Elgoibar artean aurkitu zuten haren gorpua, garondoan tiro bat zuela. Erakundeak bere familiari eskatzen dizkion pezeten (1 euro = 166,386 pezeta) zenbatekoa 200 eta 150 milioi bitartean aztertu zen.