1975ean Zarautzen jaiotako idazle gipuzkoarra.
Informatikoa. Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea. Lengoaia eta Sistema Informatikoak Sailari atxikitako Lengoaia Naturalaren Prozesamendurako IXA taldeko kidea.
2002an X. Berrigara Saria irabazi zuen Amodiozko gutunak lanarekin, eta 2004an Donostia Hiria What a wonderful World ipuinarekin. Azken hori bere Txikira beti hordago! ipuin bilduman dago. Erein argitaletxeak urte horretan bertan argitaratzen duena. 2006an Ttakun ttan ttakun ipuina argitaratu zuen, eta 2012an Alter ero ipuin liburua.
Gidoiak ere idatzi ditu, hala nola Itxaso urdin bertikala, 2007an Caja Vital-Taller Apota Gidoi Saria jaso zuena eta titulu bereko film laburra filmatu zuena, eta Feliz anyo, Oswaldo, Imanol Rayok film labur bat egin zuena.
Argazkilaritza zalea, 2007ko urrian bere argazkiak erakutsi zituen Eibarko Café Ambigu-n.
- (0 URLa) [webgunea]. Orri pertsonala. [Kontsulta data: 2013ko ekainaren 1a].