Sukaldariak

Arbelaitz, Hilario

1952an jaiotako sukaldari gipuzkoarra. 1970etik Oiartzungo Zuberoa jatetxeko errejenta da. Eraikina bere familiaren askaldegia zen, 600 urteko historiarekin. 1987an lortu zuen lehen Michelin izarra. 1991n Gastronomia Sari Nazionala jaso zuen, eta 1992an bigarren Michelin izarra. 1993an Euskadiko Saria lortu zuen. Sukaldari gipuzkoarrak Madrid Fusión sukaldaritza kongresua inauguratu zuen 2004ko urtarrilean, eta munduko sukaldari onenak bildu ziren bertan.