Amatiño.
Kazetari gipuzkoarra, 1945ean Eibarren jaioa.
Zeruko Argia-n (1964-1976) hasi zuen bere ibilbide profesionala, eta 1977tik 1978ra Deia-ko erredaktore lanetan aritu zen.
Gerora (1979-1980) Eusko Kontseilu Nagusiko Kultura Sustatzeko idazkari nagusia izan zen, eta 1980tik 1982ra Eusko Jaurlaritzako Euskara Sustatzeko zuzendaria. 1983an, ETBko albistegi zerbitzuetako zuzendari izendatu zuten, eta 1985ean, euskal telebistako zuzendari. Ondoren, Deiako ordezkaria izan zen Donostian, eta Eguna astekariko zuzendaria. 1988ko abenduan Deiako zuzendari laguntzaile izendatu zuten eta 1991-1995 bitartean ETB zuzendu zuen berriro.
2000ko martxoaren 12ko hauteskundeetan Kongresurako EAJren Gipuzkoako hautagaia izan zen. Eusko Jaurlaritzako Industria eta Energia Sailburuaren Kabineteko zuzendaria (1999-2002) eta Euzkadi Buru Batzarreko Komunikazio zuzendaria 2004 eta 2007 artean. 2008tik aurrera komunikazio agentzia propioa sortu zuen.
Intelektualak, telebista eta multimediaren egilea (1997), Becerro de Bengoa saiakera saria 1996an.