1961ean Arrasaten jaiotako konpositore gipuzkoarra.
Arrasate Musical akademian hasi zituen biolin ikasketak, eta Donostiako Kontserbatorioan jarraitu zuen. Harmonia, Kontrapuntu eta Konposizioko Goi Mailako Irakasle titulua lortu zuen Madrilen; baita Abesbatzen Zuzendaritza eta Orkestra Zuzendaritza titulua ere.
Musika Elektroakustikoko laborategia ere landu du Zulema de la Cruzekin. Luis de Pablo, Sergiu Comissiona, A. Ros Marbá edo Sergio Celibidache.
Madrilen aspalditik finkatua, azken urteotan musikagile eta orkestra-zuzendaria emakumeek musikan duten egoeraz eta errealitateaz interesatu da, eta hainbat ekitalditan parte hartu du, hala nola Emakumeen Musikaren I. Astean (SGAE) eta Emakumeen Iberoamerikako Arteko Lehen Topaketan (Mexiko), edo konpositoreen musika hedatzeko proiektuan, 2006an.
- DÍAZ, R.: "Orkestra zuzendarioi perfekzioa ukitzea eskatzen zaigu". Kontsulta, El Correo Digitalen (2006ko urtarrilaren 23an).