Txisun. 1963ko abuztuaren 8an Hondarribian jaiotako arraunlari gipuzkoarra. 14 urterekin hasi zen, Espainiako selekzioarekin 1980tik hainbat kategoriatan lehiatzen. Hondarribia klubekoa zen.
1983an munduko txapeldun izan zen Duisburgon (RFA) arinen kategorian "lau gabe" taldearekin. Urrezko domina ere lortu zuen Luzernan, munduko txapelketa ofizialtzat jotzen dena, baita bosgarren postua ere Belgikako (1985), Ingalaterrako (1986) eta Jugoslaviako (1989) mundialetan. 1992ko Bartzelonako Olinpiar Jokoetara joan zen, eta hamalaugarren postua lortu zuen, "lemazaindun zortzi" modalitatean. Olinpiadaren ostean utzi zuen lehia. Gaur egun, udal kirol teknikari gisa lan egiten du bere jaioterrian.
Luis Mari ZULAIKA ISASTI