1973ko apirilaren 13an Donostian jaiotako arraunlari olinpiko gipuzkoarra. Ur-Kirolak klubeko ilaretan hasi zen praktikatzen. Bere palmaresari dagokionez, nabarmentzekoak dira, "ocho con" modalitatean, brontzezko domina 1991n Bañolasen junior mailako Munduko Txapelketan, brontzezko domina 1992an Pie di Lucon (Italia) eta zilarrezkoa urte berean Ganten (Belgika), eta posizio onak Paris eta Luzernako txapelketetan. Eskoziako 23 urtez azpiko senior mailako "match" txapelketan (1992) ere brontzezko domina lortu zuen lemazaindun zortzikoan. Espainia mailan eta hainbat kategoriatan, zilarrezko lau domina batu zituen.
1992an Bartzelonako Olinpiar Jokoetarako hautatutako taldean ere aritu zen, "zortziko lemazaina" modalitatean parte hartuz eta hamalaugarren postua lortuz.
Luis Mari Zulaika (2007)