Literatoak

Zubizarreta Ayerbe, Itziar

Idazle gipuzkoarra, Ordizian jaio zen 1952an.

Bere ibilbide profesionala hizkuntzaren metodologiari eta didaktikari eskaini die, baita haur literaturari eta bere didaktikari ere. 1991z geroztik, hizkuntzaren didaktikaren tratamendua, metodologia eta baliabideak berritzen ditu hainbat ikastetxetan: Pasaia Lizeoa, Santo Tomas Lizeoa, Villabonako ikastola; Lizarrako ikastola, Usansoloko Unkina eskola.

Halaber, Euskal Idazleen Elkarteko Zuzendaritza Batzordeko kide izan da, eta 2002. urteaz geroztik Galtzagorri Elkarteko Zuzendaritza Batzordeko kide. Elkarte horren enkarguz, OEPLIko (Haur eta Gazte Liburuaren Espainiako Erakundea) lehendakaria ere izan zen. Garai horretan, Mari Jose Olaziregirekin batera, 2008an Donostian egin zen Haur eta Gazte Literaturaren IV. Biltzar Iberikoa antolatu zuen, "Desberdin irakurtzen dut" lelopean.

Haurren eta gazteen artean irakurzaletasuna sustatzeko hainbat proiektu, kongresu eta jardunalditan parte hartu du.

Bateltxo bat kulunkan (1985), Lekeitioko plazan (1985), Tipitaki (1986), Aztiak zurrin, zurrinka (1990), Itsasoan galdurik (1990), Saltoka nahi dut ibili (1992) eta Sasi Guztien gainetik (2010) liburuen egilea da.

1994tik ipuin kontalaria da gainera.