Atleta gipuzkoarra da jaiotzez (1964ko abenduaren 28an, Eibarren) eta haurtzarotik Gasteizen bizi da. Bere mende laurdenean Arabako Federazioaren ordezkari izan zen 22 urtez (eta beste 3, 1988-89-90 urteetan, Bizkaiko Federazioaren ordezkari). Arabako 54 errekor hautsi zituen 11 probatan, bertako palmares ikusgarria izan zen eta jarraipena izan zuen Espainia mailan (Espainiako txapeldun 25 titulu: 1 jubenil, 2 junior eta 22 absolutu) eta nazioartekoa (62 aldiz). Lehen titulu nazionalak (1 jubenil eta 2 junior) pista estalian lortu zituen (1980 1000 metrotan, 1981 eta 1982 800 metrotan), gero gainerakoak titulu absolutuak izan ziren (nahiz eta hasieran oraindik junior izan): 12 aire zabalean (1-5-6 400-800-1500 metroetan) eta 10 pista estalian (1-1-8 400-800-1500 metroetan), hori guztia 1982 eta 1998 bitartean. Espainiako errekorren atalean ere (800-1000-1500 miliako pista estaliko 7 errekorrez gain, maila apalagokoak), 1.57.45 (1988) eta 2.34.66 (1989) metrotako 5 kronoak daude, 800 eta 1000 metrotan, eta distantziarik onenekoak -1500 metroak- 4.06.44 (1988) eta 4.04.00-4.00.59 Bartzelonako finalaurreko eta final olinpikoan. 1988ko Seuleko Olinpiar Jokoetan finalista izan zen (7. 800 metroetan, 1.59.82rekin), hori lortu zuen lehen atleta espainiarra. Atlantan, 1996an, bere hirugarren olinpiar parte-hartzean, finalerdietan (1500 metrotan) baino ezin izan zen egon. Munduko txapelketetan 1500 metrotan egin zituen saiorik onenak (pista estaliko 3.a 1995ean Bartzelonan, eta aire libreko 4.a 1997an Atenasen). Europako Txapelketetan ere parte hartze zabala izan zuen, bere posiziorik onena 4.a izan zen pista estalian (Haga 1989, 1500 metro) eta 8.a aire zabalean (bi aldiz: 1994 Helsinki eta 1998 Budapest, biak 1500 metrotan). Iberoamerikako txapelduna Manaosen (1990), 800 metrotan. 24 aldiz jaitsi da 2.02tik 800 metrotan (horietatik 4 2 minututik behera) eta 25 aldiz 4.10etik 1500 metrotan (horietatik 6 4.05etik behera). Beste marka batzuk: 24.3 eta 52.71 (1988) 200 eta 400 metrotan, 4.28.56 (1992) milian eta 9.18.39 (1999) 3000 metrotan, eta 1.02.6 (1985) 400 metro hesietan, euskal errekorra 3 urtetan. Espainiako rankingean 9 aldiz izan zen lider 800 metrotan (1982 eta 1995 artean) eta 8 aldiz 1500 metrotan (1987 eta 1998 artean). 1992ko rankingean, 1500ean, munduko 7. eta Europako 4.a izan zen (marka horrek Espainiako errekor gisa iraun zuen 2005era arte). Espainiako atletarik onena izendatu zuten 1989, 1992 eta 1997an. 2000n erretiratu zen.
José Mª GARCÍA MARTÍNEZ DE MURGUIA (2007)