1960ko urriaren 4an Donostian jaiotako arraunlaria. Arraun Lagunak arraun elkarteko kide izan zen eta azken denboraldiak Pasai San Pedroko klub morean eman zituen. Bere palmaresean honako hauek nabarmentzen dira: Urrea estatuko bitan lemazainarekin (1980), urrea zortzian lemazainarekin 1983an Duisburgon (RFA) egindako munduko txapelketa arinetan (beste lau euskal herritarrekin batera). Brontzezko domina Montrealeko (Kanada) munduko txapelketa arinen lemazainarekin (1984) (8 arraunlarietatik 4 euskaldunak dira). Brontzezko domina zortzikoan lemazainarekin pisu arinen munduko txapelketetan Hazewinkelen (Belgika) 1985. urtean (9 horietatik 5 euskaldunak ziren). Pasai San Pedro-Pasaiako urrezko garaian (1986-89) parte hartu zuen, besteak beste 1989ko Kontxako bandera eta 1988ko eta 89ko Estatuko txapelketak lortuz.
Luis Mari ZULAIKA ISASTI