Arrauna

OLIDEN TOLOSA, Antonio

1926ko otsailaren 8an Ortzaika auzo oriotarrean jaio zen arraunlaria. Hainbat klubetan hartu zuen parte: Donostia, Orio, Aginaga, Ibarra, Txapel Aundi, Lasarte-Michelin, Hondarribia eta Zumaya. Kontxako bandera 11 aldiz irabazi zuen, hain zuzen ere, hurrengo urteetan, klubetan: 1950 (Donostia), 1951, 52, 53, 55, 58, 64 (Orio), 1957, 60 (Aguinaga), 1969 eta 73 (Lasarte-Michelin). 1975ean Gipuzkoako kirolari onenaren saria jaso zuen arraunketaren arloan, probintziako egunkari batek emana. 1978. urtean urrezko domina eman zioten arraunlariari egindako omenaldian. 1979an, Kirol Kontseilu Gorenak bere kirol-ibilbidearen saria eman zion.

Luis Mari ZULAIKA ISASTI