Arrauna

SEGUROLA, Jose Mari

Ur-Kirolaken klubean hasi zen arraunlari donostiarra, ondoren Hondarribian denboraldiren bat arraunean egin zuena. 1966ko apirilaren 27an jaio zen. Zilarrezko domina irabazi zuen Europako Senoir B txapelketan, lemazainik gabeko lauan. 23 urtez azpiko Europako txapelketan laugarrenean ez zen laugarren geratu (1986) eta urrezko domina lortu zuen Anberesen (1988). 1988ko Seulgo Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen emaitza apalak lortuz.

Luis Mari ZULAIKA ISASTI