Futbola

LARRAÑAGA GURRUCHAGA, Juan Antonio

1958ko uztailaren 3an Azpeitian (Gipuzkoa) jaiotako futbolaria. Bero-beroa. 77 / 78 denboraldian lortu zuen Realaren bigarren postua, eta bi urtez egon zen bertan. Sanserekin 76 partida jokatu zituen, 15 gol lortuz. 80 / 81 eta 81 / 82 denboraldietan Ligako bi tituluak lortzearekin batera egin zuen lehen talderako jauzia. 1980ko urtarrilaren 16an egin zuen debuta Realarekin, Peña Sporten aurkako partidan. Txuri-urdinen elastikoa defendatu zuen 93 / 94 kanpainara arte, eta guztira 589 partida pilatu zituen, 22 gol sartuta. Internazional absolutua Espainiako selekzioarekin behin. 1988ko otsailaren 24an izan zen, Malagan, Txekoslovakiaren aurka (1-2). Euskadiko selekzioarekin hainbat partidatan parte hartu zuen. Egun, 2007ko otsailean, Realeko harrobiko zuzendari lanak betetzen ditu.

Eneko De la Cuesta Olaizola (2007)