Asteasun (Gipuzkoa) jaio zen Atezaina, 1966ko abuztuaren 28an. Realeko beheko mailetan aritu ostean, Castillan jokatu zuen, Real Madrilen filialean, hain zuzen ere. Handik Las Palmasera joan zen, Bernabeura itzultzeko, 1989an lehen taldean kokatzeko. Bi urte geroago, Logroñesen fitxatu zuen, eta bere errendimendu onak Bartzelonaren atea defendatzeko balio izan zion 1994tik 1997ra. Bere ibilbidea 2002an amaitu zen, Rayo Vallecanoren kamiseta jantzita azken bost denboraldi horietan. Internazional absolutua Espainiako selekzioarekin behin. 1994ko martxoaren 23an izan zen, Valentzian, Espainia-Kroazia partidan (0-2). Botak zintzilikatu ondoren telebistako komentarista gisa aritu da. Entrenatzaile titulua du.
Eneko De la Cuesta Olaizola (2007)