1984ko abenduaren 11n Eibarren jaiotako futbolaria. Barnealdea, eskuina. Eibartik zetorrela heldu zen Realera, haur adinean. 2003ko apirilaren 6an egin zuen debuta txuri-urdinen bigarren taldearekin, Real B-Portugalete partidan (1-1). Guztira 66 norgehiagoka jokatu zituen filialarekin, bederatzi gol sartuta. 2006ko urtarrilean Eibarrera joan zen utzita, Bigarren Mailan lehiatzeko. Eta udan Realak akordioa lortu zuen Salamancarekin, 06 / 07 denboraldian gauza bera egin zezan.
Eneko De la Cuesta Olaizola (2007)