1982ko ekainaren 22an Usurbilen (Gipuzkoa) jaiotako futbolaria. Eskuin hegalekoa edo barrukoa, baina erdilari gisa ere jokatu du. Antiguokotik zetorren Athleticera heldu zen gazte denboran. Baskonian eta Athletic B taldean jokatu ostean, 2003ko abuztuaren 30ean egin zuen debuta lehen talde zuri-gorriarekin, Athletic-Bartzelona partidan (0-1). Lehen taldean daramatzan lau denboraldietan (2007ko otsaila) 144 partida ofizial jokatu ditu, eta 17 gol sartu ditu. Euskadiko selekzioaren hiru konpromisotan hartu du parte.
Eneko De la Cuesta Olaizola (2007)