1979ko urtarrilaren 19an Lazkaon (Gipuzkoa) jaiotako futbolaria. Erdiko defentsa. Bere herriko taldean hasi zen jokatzen, handik Beasainera pasa zen eta ondoren Alavesera, non lehenengo filialeko kide izan zen. 02 / 03 denboraldian Eibarren utzita aritu zen. Hiru urte eman zituen Alavesen, eta 2001eko otsailaren 18an egin zuen debuta Lehen Mailan, Osasuna-Alaves partidan (0-1). 2006ko udan sinatu zuen, Athleticen alde. Liga, Errege Kopa eta UEFAren artean, 33 partida ofizial jokatu ditu maila gorenean, 2007ko otsailera arte, Alavesekin eta Athleticekin. Euskadiko selekzioaren bi partidatan hartu du parte, eta gol bat sartu zuen.
Eneko De la Cuesta Olaizola (2007)