1983ko urriaren 6an Deban jaiotako futbol atezaina. Gaztetan iritsi zen Realera, Amaikak Bat taldetik. 2002 / 03 eta 2003 / 04 denboraldietan Eibarren jokatu zuen, Bigarren Mailan. 2004ko martxoan, Realak berriro harrapatu zuen, Sander Westervelden lesioa zela eta. 2004ko maiatzaren 19an egin zuen debuta Alavesen aurka. Orain arte -2007ko otsaila- 78 partida jokatu ditu lehen talde txuri-urdinarekin. Oraingoa, 06 / 07, bere hirugarren denboraldia da talde errealistan. 20 urtez azpiko munduko txapeldunordea izan da Espainiako selekzioarekin. Internacional sub'21 Espainiako selekzioarekin. Euskadiko selekzioaren hainbat partidatan ere parte hartu du.
Eneko De la Cuesta Olaizola (2007)