Txirrindulari gipuzkoarra, 1977ko apirilaren 1ean Usurbilen jaioa. "Dana Ona" taldeko txirrindularia, Gipuzkoako Itzuliaren irabazle absolutua izan zen 1994an eta 1995ean. 1997ko maiatzaren 25ean Murgian afizionatu mailako Euskadiko Txapeldun izendatu zen "Olarra-Ercoreca" taldearekin. Urte bereko udan, "Euskadi-Euskaltel" taldearekin fitxatu zuen, eta 1998ko martxoan egin zuen debuta profesional gisa, Murtziako Itzulian parte hartuz. 2000ko urtarrilean, Alberto Martínezekin batera, "Euskadi-Euskaltel" ordezkatu zuen "Euskadiko Sei Orduak" ekitaldian. 2000ko maiatzean "Euskal Bizikleta" irabazi zuen; urte bereko ekainean, "Dauphiné Libéré" lasterketa frantziar entzutetsuan bigarren postua lortu zuen. 2000ko irailean "Euskaltel-Euskadi" taldearekin zuen kontratua 3 denboraldirako berritu zuen. 2003an, Frantziako Tourreko hirugarren parte-hartzean, bosgarren postuan sailkatu zen.