Filologo gipuzkoarra, Eibarren 1956ko urriaren 20an jaioa.
EHUko Euskal Filologiako irakasle titularra (euskal dialektologia eta soziolinguistika). 1980 eta 1984 urteen artean Bordeleko Unibertsitatean aritu zen irakasle.
Dialektologiari buruz egin dituen ikerketek euskalkien gaur egungo sailkapena eman dute fruitutzat, Joxean Apeztegia infografistak egin eta 2004an Berria-k argitaratutako koloretako mapa batean grafikoki irudikatua.
Argia, Jakin, Julio de Urquijo Euskal Filologiako Urtekaria eta Euskal Herriko Entziklopedia Orokor Ilustratuko kolaboratzailea.
Euskararen batasunaren egilea. (Euskaltzaindia, 1988), Arabarrak Euskararen Herrian. (Arabera, 1999), Euskararen sendabelarrak. (Alberdania, 2000), Euskara batua: ezina ekinez egina. (Elkar, 2005), Deba ibarreko euskara. Dialektologia eta Tokiko Batua (Badihardugu, 2006), Euskalkiak. Los dialectos del euskera. (Elkar, 2008), Euskara eta euskalkiak (Alberdania, 2010), Sakanako euskara. Burundako hizkera (Nafarroako Hiztuna-Euskaltzaindia, 2010), Nere soberalde (Alberdania, 2011) eta Arabako euskara (Elkar, 2012).
- ALBERDANIA [Webgunea]. "ZUAZO, Koldo". [Kontsulta data: 26-02-2013].
- SOLABERRIETA, Agurtzane "Koldo Zuazoren euskalkien mapa, BERRIAk egina". Berria, 2004-11-30. [Kontsulta data: 26-02-2013].