Futbola

ZAMORA ANSORENA, Jesús María

Futbolari gipuzkoarra, Errenterian 1955eko urtarrilaren 1ean jaioa. "Sanse" Realaren filialak fitxatu zuen 18 urterekin, eta lehen taldean aritu zen 1974-75 denboraldian. Talde horrekin Kopako txapeldun izan zen 1986-87 denboraldian, Ligako txapeldun 1980-81 eta 1981-82 urteetan, eta "Supercopa"-ko txapeldun azken denboraldi honetan. Espainiako selekzioarekin hogeita hamar aldiz jokatu zuen selekzioarekin, eta Italiako Eurokopan (1980) eta 1982an Espainian egindako Munduko Txapelketan parte hartu zuen. Erdilaria. Kirolak aldizkariak 1976ko euskal kirolaririk onena izendatu zuen. 2001ean Realeko bigarren entrenatzailea izatera pasa zen.

Bigarren entrenatzaile gisa jarraituko du, Raynald Denoueixek lehen taldeko arduradun nagusia izateari utzi arte. Hortik klubean beste funtzio batzuk betetzera pasa zen. 2005eko ekainaren 30ean Realeko presidente izateko hauteskundeetara aurkeztu zen 'BENETAKO' hautagaitzan, eta bertan Miguel Fuentes presidentearen kirol arduradun eta eskuin beso nagusi bezala aurkeztu zuen bere burua. Harrezkero, erakunde txuri-urdineko kontseilaria da.

Eneko De la Cuesta Olaizola (2007)