Automobilismoa

VILARIÑO ESNAOLA, Jose Andres

Auto gidari gipuzkoarra, Donostian 1951ko irailaren 28an jaioa. Lasterketen munduan egin zuen debuta, 17 urterekin, 1983an irabaziko duen Euskal Herriko Ralli Txapelketan. Mendiko turismoetan Espainiako txapelduna 1979an eta 1980an; Espainiako mendiko txapeldun absolutua 1979an, 1980an, 1984an, 1992an eta 1999an. 89.ean Mendiko Europako Txapeldun izendatu zen, behin baino gehiagotan bigarren eta hirugarren postuak eskuratu ondoren. Horrez gain, hainbat proba egin ditu: Jaizkibelgo Igoera (1979, 1984, 1988 eta 1992), Arrateko Igoera (1979 eta 1982), Donostia Hiria Rallya (1979), Araba Rallya (1983) eta Aritxulegiko Igoerak (1979), Urraki (1982), Urkiola (1986) eta Urbasa (1992). Baita Leitariegoseko Igoera (1983), Torrelavegakoa (1995) eta Errioxako Rallya, Le Manseko 24 orduak (1989 eta 1994) ere, beste proba askoren artean. 1987an, 1999an, Santo Emilianoko Igoera (Asturias) irabazi ostean, erretiroa hartuko duela iragarri du bere espezialitateko kirolari onena.