Literatoak

Biguria Ozta, Pascual Bernardino

Francisco de Elizondo.

Nafar idazle kaputxinoa, Elizondon (Baztan) 1871ko maiatzaren 20an jaioa eta Donostian (Gipuzkoa) 1932ko uztailaren 4an hila.

1894an apaiz ordenatu zuten eta 1901ean Kaputxinoetan sartu zen. 1910ean, Marcelo Celayetaren El cristiano en su iglesia euskaratu zuen; 1922an, Lore-usaidun mamitsuak argitaratu zuen Tolosan; 1926an, Iruñean, Eliz-Kantak. 1932an, Loretegi Berriaren bigarren edizioa agertu zen Nafarroako hiriburuan. Euskara jariakor, kastizo eta xumean, ipuin eta pasadizoz zipriztindutako adeitasun eta estilo atseginaren egilea izan zen.