Futbola

URALDE HERNÁEZ, Pedro

Euskal futbolaria, 1958an Gasteizen jaioa. Sanse taldean jokatu zuen 1977-78 eta 1978-79 denboraldietan, eta Realean aritu zen ondoren. Bertan jokatzen du --erdilari bezala-- 1979-80 denboraldian. 1980-81ean Donostiako taldearekin berriro lerrokatu zen, eta Ligako txapeldun izendatu zen.