Pilota

UZCUDUN, Maria Antonia

Anoetako neskatoa. Pilotari gipuzkoarra, 1927an Anoetan jaioa. 1941ean egin zuen debuta Salamancan. Espainiako hiriburuko «Madril» pilotalekuko emakumezkoen taldean palista gisa nabarmendu zen urte askoan; Mexikon (1953-1955), Bartzelonan eta Valentzian ere aritu zen, eta 1960ko hamarkadaren amaieran erretiratu egin zen.