Eskubaloia

URDANGARIN LIEBAERT, Iñaki

Balonmanista gipuzkoarra, Zumarragan 1968an jaioa. Fc Bartzelonako jokalaria da 1987-88 denboralditik, eta 1987ko Liga Txapelketa, bi Kopa, Europako Kopa bat eta bi "Superkopa" lortu ditu talde honekin. 1992an Bartzelonako Olinpiadan parte hartu zuen. Eliteko kirolaria izatea alde batera utzita, bere izenak mundu mailako gaurkotasunera egin zuen jauzi, 1997ko urrian, Cristina Borboikoa infantarekin ezkondu zenean, Espainiako Erregeen alaba, Juan Carlos I.a eta Sofia Greziakoarekin. Bikoteak Palma de Mallorcako duke titulua jaso zuen.