Soterotxoa. Gipuzkoako arraun-patroi ospetsua, Donostian 1889an jaioa. Zehazki Donostiako kaiko arrantzaleen auzoan jaio zen. Aurreko bi patroietan ez bezala: Carril eta Kiriko "kaskariña" fama dute, hau umoretsuagoa da, parrandazaleagoa eta ez hain arduratsua. Bere tripulazio donostiarrarekin 1915eko Kontxako bandera irabazi zuen ezustean (bere adierazpenen arabera), izan ere, hirian lotsagabeak zirela esaten zieten "sagardotegiko parrandazalez" beteriko koadrila hura ordezkatzen ausartzeagatik. 1922an bandera preziatua lortu zuen berriz ere hiri anfitrioiarentzat.
Luis Mari ZULAIKA ISASTI