Santa Kruz apaiza.
1842ko martxoaren 23an Elduaienen jaiotako apaiz-gerrillari gipuzkoarra. Pasto, (Colombian) 1926ko abuztuan zendu zen.
Jatorri oso apalekoa, oso goiz ume zurtz gelditutakoa, bere amaren aldeko osaba bati esker Gasteizko Abadetegian sartu zen, apaiz bertan ordenatuz. "Akats modernoen" aurkako gotorleku horretan izan zuen egotaldia Manterola kanoniko ospetsuaren egotaldiarekin eta katolikotasun militanteengandik Aita Sainduaren lurralde- eta espiritu-boterearen erronka bezala ikusten zen Italiako erreinuaren aldarrikapenarekin ere garaikidea zen. Ez da harritzekoa, beraz, Santa Kruzek zuzen Isabel II.-aren Monarkia liberalaren aurka, ultramontanoen asalduaren adierazgarri zen alderdi karlistaren alde, konspiratzea. 1866an, bitartekotasunez, Hernialdeko parrokiara igorri zuten, 1868ko iraultza liberalak eztanda egitean bertan izanez. Konspiratzaileekiko zuen lokarria hain da sendoa eze, atxilotze agindua emanik, 1870eko urriaren 6an ihes dagi, On Karlosen zioagatiko begikotasunak berritzen diren Iparraldean ostenduz.