Literatoak

Sesé Lazkano, María Teresa

Maite Lazcano.

Idazle gipuzkoarra, 1917an Donostian jaioa, aita aragoarra eta ama bizkaitarra ditu.

20 urte zituela idatzi zuen La Princesa Cali bere lehen lana, "rosa" eleberri sail luze bati hasiera ematen ziona, Un padrino despreado, Elena de Ballencourt, La incógnita, El príncipe Chang, Senar de un día, La siniestro de mi vida eta La boda de Isabel bezalako tituluekin. Madrilgo Pueyo argitaletxe ezagunak argitaratu zituen, eta arrakasta handia izan zuten salmentetan. 1950eko hamarkadatik aurrera Bruguera argitaletxea hasi zen bere liburuak argitaratzen, eta María era su nombre, Mi querida Ninon, Los recuerdos, Los secretos de unas ojos eta Zoraida bezalako izenburuak nabarmentzen dira. Euskal literaturaren aire berritzaileen aurrean, euskaldun berria egiten da. Gartxelako atea eta Damurik gabe kontakizun laburren liburuak argitaratu ditu.